Irailetik hona proiektua zehazten aritu dira eta datorren hilabeterako ikerlan horren txostena osotuta eukiko dabe. Martian unibersidadeko organu gorenek balizko medikuntza fakultade barri honi buruz ebatziko dabe. Jose Maria Guibert, 2020ra arte Deusuko Unibersidadeko errektore izaten jarraituko dau, oraintsu horretarako konfiantzea emon deutselako. Guibert jaunagaz "Goizeko Izarretan" saioan Bilboko fakultadeko kirol azpiegiturez, ikasleen aniztasunaz, emakumeek unibersidade munduan daben egoeraz eta bestelako gai batzuez egin dogu berba.