Telebisino joeren ganeko doktoretzea eginda dauka Landabideak. Lehengo gauza askok dagoeneko ez dabela balio adierazi dau, eta gauzak beste era batera egin beharko dirala. Esperimentazinoa ona dala deritzo, euskerazko hedabide asko egotea be bai. Ondino hutsune batzuk badagozala dino, arlo batzuetan euskerazko hedabideak faltako diralako, esaterako euskerazko kirol agerkariren bate. Telebisino publikoaren ereduari dagokionez, berba egin behar dala deritzo.