Barakaldok sei puntu lortu ditu azken jardunaldi bietan, eta seigarren tokira igon dau sailkapenean. Seia lagun daukala esan leiteke. Xabi Galan hegalekoagaz egin dogu berba Atetik saioan. Pozik dagoz David Movilla eta mutilak, eta gora begiratzeko gogoz dagozala aitortu deusku. Aitor Ramos Arenaseko aurrelariak, barriz, onartu dau emaitza aldetik ez dagozala unerik onenean. Sestaogaz bardindu dabe, eta Albacete liderra hartu behar dabe. Amaitzeko Deustu aldera jo dogu. Erik Pryce atezainagaz egin dogu berba. Vitoria bigarrenagaz etxean bardinduta dagoz bilbotarrak. Astegoien honetan erronka gatxa daukie. Culturalaren aurka jokatuko dabe Tabiran.