Lointek Gernika Bizkaia 61-50 irabazi deutso Gironari. Kopan bigarren geratu da eta ligan be gernikarren aurretik dago. Baina Malosteren babesean, kopa osteko lehen garaipena lortu dau Lointek Gernika Bizkaiak. Naiara Diez kapitana pozik agertu da Bizkaia Lehian saioan. Astegoienean Bembibre izango dabe aurkari. Iker Lavin (Getxo Artea), Iñigo Postigo (Metropolitano Hockey), Unai Azkorra (Askartza) eta Iraia Garcia (BM Santutxu) izan dira saioko beste konbidaduak. Getxoztarrek maileari eusteko puntuak pilatzen urtengo dabe Salvadorren aurka Faduran (Zapatua, 17:00). Askartzak partidu gatxa dauka astegoienean, San Feliuren aurka.