EH Bildu Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako aurrekontuak negozietako prest dago baina hezkuntza zein osasun arloetan aldaketa batzuk proposatu dauz. Koalizinoak Pedro Azpiazu ogasun sailburuak fiskalidadean proposatutako aldaketak begi onez hartu dauz. Beragaz batzartuta egon dira gaur goizean. Bestalde kupoaren ordainketan estaduko gobernuari ordaintzen jakon %6a negozietako sasoia dala uste dau Bilduk. Hezkuntza edota osasun arloetan EJak aurkeztutako aurrekontuetan aldaketak egin gura dauz EH Bilduk. Bihar Eusko Legebiltzarrean bake eta bizikidetzarako lan taldea sortuko da. Batzorde horretan egongo dan aniztasunaz berba egin deusku EH Bilduko Leire Pinedok.