Euskal Herriko Koordinakunde Feministak "Basakeria heteropatriarkalaren aurka feminismoa zorroztu" aldarrikapena kaleratu dau gaur. Emakumeek gaur egungo jendartean jasaten daben bazterketa ikusgarri bihurtzeko lana danona dala esan deuskue STEE-EILASeko Ana Perezek eta ELA sindikatuko Jone Bengoetxeak. Martiaren 8garren honetan Bizkaiko edadedunen egoitzan beharginek hilabete honetarako be deitutako huelgea gogoratu nahi dau ELAk. Feminismoa zorrozteko mutilek eta gizonek egin beharreko bideaz gakoa norbera deseroso sentitzean dagoala kontau deuskue. Emakundek M8rako sortutako kanpaina positiboa dala azaldu dabe Anak eta Jonek baina mezuetatik ekintzetara pasetako administrazinoei bide luzea lotzen jakela salatu dabe.