Urrunean galdu barik

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2017ko mar. 8a, 00:00

Leioa denporaldi itzela egiten dabil. Sailkapenaren 2. tokian dago, Albacete liderraren atzetik. Igor Gordobil entrenatzaileagaz izan gara Atetik saioan. Gordobilek apal egin deusku berba. Urrunean galdu barik, partidurik partidu joan behar dabela adierazi deusku. Zamudioren egoerea okerragoa da. Azken tokian dago, eta ezin dau bide onik hartu. Mikel De Gregorio jokalariagaz egin dogu berba. Partidu gatxa daukie Castillaren aurka, Madrilen. Hirugarren mailan, Portugaletek gorakada handia egin dau azken jardunaldietan. Azken 5 partiduetatik 4 irabazi ditu. Aitor Etxebarriazarraga atezaina pozik topau dogu. Zapatuan, Santurtziren aurkako derbia jokatuko dabe Floridan.

Osorik irakurri