Atzoko lako baten, orain dala urtebete Kamiñaldeko magalak behera egin eban eta 176 familiak euren etxera bueltau ezinik lotu ziran. Mendia egonkortzeko lanak amaitu barik dagozanez 80 familia baino gehiagok ondino euren etxeetatik kanpo jarraitzen dabe. Aiert Etxanizena kasu horreetariko bat da. Beragaz euren haserreaz, etxera itzuli ahal izateko aukerez edota administrazinoen diru ekarpenez egin dogu berba.