Gurpil aulkiko saskibaloirik onena ikusteko aukerea egongo da Bilbon. Barikuan eta zapatuan, Euroligako lehen fasea jokatuko dabe Txurdinagan. Bidaideak Bilbo BSR-k lau aurkari izango ditu. Helburua lehenengo geratzea dala esan deusku Patxi Suarez jokalariak. Bizkaia Lehian saioan egin dogu berba larrabetzuarragaz. Bilbo BSR zorioneko dago. Batzar Nagusietan harrerea egin deutsie, asteon, 25 urte bete dituala-ta. Errugbian, Getxo Arteak Salvador liderrari irabazi eta gero, sailkapenean gora egin dau. Domekan, Cajasolen aurka jokatuko dabe getxoztarrek. Unai Aranguren jokalariak onartu dau 5 puntuak lortzea dala asmoa. Eskubaoian, Prosetecnisa Zuazok Mavi izango dau aurkari. Irabazi beharra dauka, sailkapenean laugarren tokia arriskuan ez jarteko. Ainhoa Azaolagaz egin dogu berba. Virginia Cobos (Leioa Waterpolo) eta Asier Arpon (Metropolitano Hockey) izan dira beste konbidadu biak Bizkaia Lehian saioan.