ETAren armabakotzeaz galdetuta Arnaldo Otegiren berbetan epe ahalik ta laburrenean isilpeko lanak frutuak emongo dauz. Otegik Foro Sozialaren lana nabarmendu dau eta Amnistia Internacionalek egindako proposamena oso interesgarria begitandu jako. ATAri buruz eta Iruñean zapatuan izandako gertaerei buruz Otegik dino mahaiaren gainean prozesu independentista bat jarteko proposamen baketsuak behar dirala. Sortuko buruak ATAren estrategia okerra dala adierazo dau. Bestalde elgoibartarrak erabagite eskubidearen bitartez burujaubetza etorri ahal dala sinisten dau. Bide horretan sakontzeagaitik Ortega, Mas eta Rigauri Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak ezarritako zigorra salatu dau Sortuko buruak. Bien bitartean Eusko Jaurlaritzak 2017ko aurrekontuak PPgaz berbatuko dauzela uste dau Arnaldo Otegik, Sortuko idazkari nagusiak. Aurrekontuei buruz EAJ, PSE ta PP batuko leukezan balizko akordu bat Euskal Herriarentzat ona ez litzatekela izango azaldu dau.