Amorebieta eta Sestao itxaropenari eutsi nahirik dabilz. Azken garaipenak bizia emon deutsie, nahi ta sailkapenean larri egon. Zamudiorena okerrago da. 2.B maileari eusteko orain arte baino emaitza hobeak lortu beharko ditue aurrerantzean. Koldo Obieta Amorebietako aurrelariagaz egin dogu berba, Atetik saioan. Garrantzitsuena, orain, irabaztea dala onartu dau. Arenas nasaiago dago sailkapenean. Ian Uranga hegalekoak onartu dau helburua nasaitasuna hainbat arinen lortzea dala. Igor Ispizua Bemeoko atzelaria izan dogu beste konbidadua. Bermeotarrek puntu bi baino ez ditue lortu azken lau partiduetan. Play-offeko lekuetatik kanpora geratu dira. Helburua, barriro goiko burrukan sartzea izango dabe denporaldia amaitu arte.