Nahiz eta gura baino abiadura motelagoan, lanpostuak sortzen dabilzala esan deusku. Sektore batzuk arazo gehiagogaz dabilzala, baina orokorrean industria ondo dagoala. Enpresak nazinoartean zabaltzea garrantzisua dala adierazi deusku, eta Jaurlaritzak BEINT beka programea martxan ipini dauela eurei laguntzeko. Abiadura Handiko Trenari dagokionez, azken aldion akordio garrantzitsuak lortu badira be ez daki aurrera begirakoa zelakoa izango dan.