Benetako ordua heldu da Athleticentzat. Hemen datoz aurkaririk sendoenak. Valentzian, domekan. Atl. Madril eta Levante ondorengo jardunaldi bietan. Maite Lizaso erdilariak esan deuskunez, 3. geratzea da euren helburua. Horretarako Valentziari eta Levanteri irabzi beharko jake, gitxienez. Getxo Rugby taldeak gora egin dau azken partidu bietan. Asteon atsedena dauka, eta hrurengoan Hernaniren aurkako finala jokatuko dau. Andoni Saitua presidenteagaz izan gara. Gipuzkoarrei irabazi ezkero, nasaitasuna lortuko dabe getxoztarrek. Lointek Gernika Bizkaiak derbia dauka zapatuan, Donostian. IDK Gipuzkoaren aurka irabazi beharra dagoela adierazi deusku Izaskun Garcia antolatzaileak.