Gaur amaitzen da glaukomearen astea. Begietako gaisotasun honen ganeko informazinoa zabaltzea da helburua. Izan be, begietan arazo hau daukienen erdiak ez dakie glaukomea daukienik. Hasieran sintomarik ez daukan gaisotasuna da eta beraz, begietako osasun azterketea egiterakoan atzematen da. Sintomak agertzen diranerako gaisotasunak lehenengo fase hori gaindituta euki leike.
Glaukomearen kasuan, beste askotan lez, diagnosi goiztiarra eukitea ezinbestekoa da gaisotasunaren garapena eten ahal izateko.