ELA, LAB eta STEE-EILAS sindikatuek deituta, grebea egingo dabe hezkuntza ez unibertsitario publikoan. 30 mila langile dagoz huelgara deituta. 2009ko datuakaz alderatuta irakasleek bataz beste 300 euro gitxiago kobretan dabezala salatu dabe. Hezkuntza zentroetan behin behinekotasuna %40koa dala argudiatzeagaz gain, ordezkapenak bosgarren egunera arte bermatzen ez dirala adierazo dabe. EAEtik kanpo egoerea are okerragoa da. Hezkuntza sailaren aurtengo aurrekontua Barne Produktu Gordinaren %3,6 izan da. Orain dala zortzi urtekoa BPGaren %4,3 zan, hau da zazpi puntu handiagoa. Ratioen eko igoerari aurre egiteko Hego Euskal Herrian 2.900 irakasle gehiago kontratetako eskatzen dabe sindikatuek. STEE-EILASeko Ana Perez euki dogu geugaz.