Errespetuz alkarteak 9 eta 14 urte bitarteko umeen sexu heziketarako argitalpena aurkeztu dau. Adin horretako neska zein mutilakaz sexu hezkuntza landu nahi daben guraso, hezitzaile zein irakasleei zuzenduta dago. Argitalpena "Saioz Saio" izeneko mezuz betetako komiki koloretsu bat da eta BFAren babesa dauka. Saioa Hernandez sexologea komiki horren sortzaileetariko bat dogu eta argitalpena zelan erabili leiteken azaldu deusku.