Josu Unanue: "Lehen dana ETA zan, orain dana ELA da"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2017ko mar. 24a, 00:00

EH Bilduk Bizkaiko Foru Gobernuari edadedunen egoitzetako gatazkea berehala konpontzeko exigidu deutso. Josu Unanue EH Bilduko batzar kidea gure estudioetan egon da gaur goizean. BFAk ELA sindikatuari erresidentzietako beharginak politikoki erabiltea leporatu deutso. EH Bilduko Josu Unanuek, Unai Rementeria diputadu nagusiari, luzerako doan lan gatazka hau desblokeetako zuzeneko parte hartzea exigidu deutso. Bestalde Iruarrizaga Bizkaiko Ogasunerako foru diputaduak iruzurra kontroletako lanari esker Aldundiak 461 mila euro azalerazo dauzela iragarri dau asteon. EH Bildutik uste dabe arlo horretan oraindik gehiago egin leitekela. ETAren armabakotzeaz, azpiegiturez edota bidesarietako hobariez be berba egin dogu Unanuegaz. 

 

Osorik irakurri