Heldutan euskerea ikasteak debalde izan behar dauela aldarrikatu dabe Kontseiluak, AEK-k, IKA-k, Maizpidek eta Urrats-ek. Diru publikoagaz finantziauta egon beharko leukeala, beste eskubide batzuk bermatzeko egiten dan moduan: Hezkuntzea, Osasuna...Kostua be kalkulauta dago: 15 milioi euro inguru.