Zornotzako Andra Mari ikastolak 50 urte bete barri dauz eta astelehenean, hilaren 27an, ospakizun ekitaldiz betetako aste oso bat hasiko da. Asteon, hurrengo asterako osotu daben egitarau mardularen barri emoteko ikasle ohi ezagunak egon dira ikastolan bertan egindako aurkezpenean. Andra Mari ikastolaren historian atzera egiteko Eneko Atxa ta Beñat Ormaetxea sukaldariaren, Mikel Urdangarin abeslariaren, Miren Larrean aktorearen, Beñat Egiarte tenorearen, Joe Gonzalez saxojolearen edota Gorka Barrenetxea ginekologoaren testigantzak batu doguz.