Leioak, Albacete liderrari irabazi deutsanetik, partidu biak galdu ditu. Lider paretako aukerea euki dau, baina barriro be sei puntura urrundu da. Erik Polanco jokalariak esan deuskunez, makalaldi hutsa baino ez da. Bildur konturik ez dagoela adierazi dau. Leioa denporaldi itzela egiten dabil. Nahi ta azken partidu biak galdu, bigarren dago sailkapenean. Denporaldi hasieran, maileari eustea zan helburua. Orain, playoffean sartzea. Gogor ekingo deutsie azkenera arte. Zamudiorena okerragoa da. Azken tokian dago, eta oso gatx dauka maileari eustea. Eneko Iriondok adierazi dauenez, eurek be ez dabe amore emongo azkenera arte. Ander Laka Ondarroako Aurrerako jokalaria izan dogu Atetik saioko beste konbidadua. Ondarrutarrek be azkenera arte ekin beharko deutsie maileari eusteko burrukan.