Lana ondo eginda

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2017ko mar. 30a, 00:00

Lointek Gernika Bizkaiak ligako azken partidua jokatu behar dau Ferrolen. Lana ondo eginda dagoz gernikarrak. Sailkapenean 3. tokia eskuratu dabe, eta orain helburua ondo jokatzea da Ferrolen. Gero, playoffari ekin behar deutsie datorren eguaztenean. Astegoienera arte itxaron behar da aurkaria nor dan jakiteko. La Seu edo Araski izango da. Naiara Diez kapitanagaz egin dogu berba. Bidaideak Bilbo BSR-k partidu gatxa dauka astegoienean. Amiab Albacete izango dau aurkari. Asier Garcia kapitanak dino taldea unerik onenean dagoela. Andoni Saitua Getxo Arteako presidente eta emakumeen taldeko entrenatzailea be konbidau dogu saiora. Gizoenetan beste 5 puntu behar ditu maileari eusteko. Emakumeetan, bigarren geratzea da helburua. Jardunaldi bakarra falta da. Universidade da Coruñaren kontra jokatuko dabe domekan. Bigarren geratzeko aurkari zuzena. Saitua baikor dago. Waterpoloan, Askartza estutasunean sartu da. Ligea amaitzeko 3 jardunaldi falta dira eta jaisteko tokian dago. Maileari eustea da helburua orain.

 

Osorik irakurri