Durangoko bonbardaketea dala eta aurkeztuko dan kereilearen balioa nabarmendu deusku Iñaki Goiogana historialariak (Sabino Arana Fundazinoa). Ez horrenbeste epaitegietan aurrera egiteko bidea ikusten deutsalako, jentea pasautako guztia ikertzeko eta agirira atarateko prest dagoalako baino. Gaur bete dira 80 urte Durango bonbardakatu ebenetik. 300 lagun baino gehiago hil ziran eta Durango ez eze Elorrio be bonbardau eben. Iñaki Goioganak esan deusku helburu militarrekin egindako bonbardaketea izan zala, horretarako gizarte zibilari eraso eginda. Francok erasoa guzurtatzeko erabilitako mekanismoak edota Agirre lehendakariak zauritutakoei laguntzeko eta hildakoen gorpuak batzeko erabilitako baliabideez berba egin deusku.