"Nire tratamendua" izeneko aplikazinoa martxan jarri danetik 7 mila pertsona baino gehiagok deskargau dabe. Gipuzkoan funtzionamenduan hasi ondoren asteon Bizkaira heldu da eta norberak anbulatorioan edo osasun etxean APPrako gakoa eskatu leike. Tratamendu aktiboren bat daben 16 urtetik gorako 630 mila paziente dagoz gaur egun Bizkaian. Honetaz eta beste gai batzutaz EJko Osasun Publikorako Zuzendaria dan Miren Dorronsorogaz berba egin dogu. Kukurruku estulearen kontrako txertoaren oroitzapen dosiaz, B meningitis gaixotasunaz, gripeaz edota koloneko minbizia detektetako kanpaina be aitatu doguz Miren Dorronsorogaz.