Bilbon zapatuan martxan jarriko dabe Metroaren hirugarren lineak 71 mila pertsonari mogikortasunean onurak eragingo deutsez. Etxebarri, Otxarkoaga, Txurdinaga, Zurbaranbarri, Uribarri eta Matikoko biztanleek metroa hartzeko 7 minutu t’erdiko maiztasuna eukiko dabe. Matiko eta Etxebarri arteko bidea egiten Metroak 12 minutu emongo dauz. Bestalde hirugarren lineara hurreratuko diran bizkaitarrek bagoietan, paneletan eta segurtasun neurrietan aldaketa igerriko dabezala jakin dogu. Aitor Garitano Euskal Trenbideen Sareko zuzendaria geugaz izan dogu gaur "Goizeko Izarretan" saioan. Zapatuko inaugurazinoa goizeko 11:00etan izango da eta egun osoan zehar Metroa doakoa izango da.