Aupa neskak!

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2017ko api. 6a, 00:00

Lointek Gernika Bizkaiak Gasteizen lortu beharko dau Malosten ezin izan dauena. Play-offeko lehen partidua jokatu eban, atzo, Araskiren aurka, eta galdu egin eban (61-64). Mario Lopez entrenatzailearen berbak entzun ditugu Bizkaia Lehian saioan. Zapatuan hil ala biziko partidua daukie gernikarrek. Irabazi egin behar dabe, kanporaketea Malosten erabagi ahal izateko. Errugbian, Getxok eta Gernkak derbia jokatuko dabe Faduran, zapatuan (17:00). Getxoztarrei partidu bi geratzen jakez. Puntu beharrizanean dagoz, maileari zuzenean eusteko. Gernikarrek puntu bakarra nahikoa dabe. Gainera, hiru partiduren faltan dagoz. Iker Lavin (Getxo) eta  Iker Olaeta (Gernika) egin dogu berba. Eskubaloian, Prosetecnisa Zuazok Mecalia izango dau aurkari. Talde gogorra. Bigarren dago. Dana dala, Maialen Agirregomezkorta lehen lerrokoak azaldu deuskunez, azken garaipenak indarra emon deutse. Helvetia Alcobendas gainditu dabe (16-25). Lerro Hockeyan, Metropolitanok Castelloren aurka bardinduz amaitu dau ligea. Kopan, Castello bera, Mallorca eta Tres Cantos izango ditu aurkari. Iñigo Postigo jokalariak uste dau aukerak badagozala lehiatzeko. Aste Santuko astegoienean jokatuko dabe kopea.

Osorik irakurri