ETAren armabakotzeak alderdi politikoen eta taldeen mogimenduak sortuko dauzela aurreikusi dau Jonatan Garciak, EHUko politologoak. ETAk barikuan kaleratutako oharrean euskal instituzinoen lana nabarmendu izanak ETAren bide aldaketea erakusten dauela uste dau Euskobarometroko ikerlariak. ATAren partetik gertatu leitekezan mogimenduez gain, PPn be aldaketak izan leitekezala aurreratu dau Jonatan Garciak. Hori bai, gaur egungo Euskadiko alderdi popularra Arantza Quirogak gidatzen eban PPtik urrun ikusten dauela ziurtau deusku Jonatan Garcia politologoak. ETAren desegitearen agiria, data zehatz baten helduko dala pentsetan dau EHUko irakasle honek. Bizikidetza on eta emankor bat bermatzeko eragileen artean kontakizuna adostea ezinbestekoa dala be esan deusku Jonatan Garciak.