Euren esku

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2017ko api. 19a, 00:00

Leioak denporaldi itzela daroa. Lau jardunaldi falta dira eta playoffeko lekuetan dago. Hasierako helburua ez bazan be, amaierakoa lehen lauretan sailkatzea da. Eta euren esku dago. Horixe nabarmendu dau Igor Gordobil entrenatzaileak. Aldi txar baten ostean, Zamudiori irabazita dagoz leioaztarrak, eta Bilbao Athletic gainditzea dabe helburua. Gernika gehiegi hurreratu da jaisteko tokietara. Aspaldion irabazi ezinik dabil. Xabier Otiñano erdilariagaz egin dogu berba. Barakaldoren aurka hiru puntuak eskuratzea balio handikoa izango da. Markel Goikoetxea (Zalla) eta Iñigo Orozko (Santutxu) izan dira Atetik saioko beste konbidadu biak. Azken tokietan sartuta dagoz, eta ahalegin guztia egingo dabe 3. maileari eusteko.

Osorik irakurri