2015etik 2016ra bitartean Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak 38 produktore gehiago zenbatu dauz.
Araban ekoizle ekologikoen kopurua %6,5 hazi da, Gipuzkoan %7,3 eta Bizkaian ,3. Azalerari jagokonean hazkundea %7,7koa izan da. ENEEK-eko ordezkaria dan Roman Bengoak esan deusku kontsumitzaileek jaten dabenari buruzko gero eta ardura handiagoa dabela eta ekoizleek hori igerten dabela. Saltoki handiek ekoizleei bertoko gero ta produktu ekologiko gehiago eskatzen deutsiez. Produktore ekologikoen erronketariko bat eskaera hori asetzea izango dala esan deusku Roman Bengoak. Produktore ekologikoen hazkundea batez be baserritar gazteen eskutik etorri dala azaldu deusku Roman Bengoak.