Getxo Arteak maileari eustea ziurtau gura dau. Horretarako Santboianari irabazi behar deutso, domekan (12:00). Baina, irabazita be, Bartzelonaren emaitzearen zain geratuko da. Urbietan jokatuko dabe katalanek basurden kontra. Sailkapenean, puntu bi gehiago daukaz Bartzelonak. Unai Aranguren jokalariak onartu dau ez dala erreza izango baina dana emongo dabe, garaipena lortu eta maileari eusteko. Bestela ez jaisteko playouta jokatu beharko dabe. Waterpoloan, Askartza antzeko egoeran dago. Baina, arriskua zuzenean jaistekoa da. Latinaren aurka jokatuko dau etxean. Concepcionek Tres Cantosen aurka baino puntu gehiago lortu behar ditu maileari eusteko. Mikel Flabiano Askartzako jokalariak esan deuskunez, gogor urten behar dabe hasiera-hasieratik. Getxo Artea zein Askartza inoren menpe dagoz azken jardunaldian. Izaskun Garcia (Lointek Gernika Bizkaia), Asier Arpon (Metropolitano) eta Markel Mendizabal (San Inazio) izan dira Bizkaia Lehian saioko beste hiru konbidaduak.