Etxaldek, Bizilurrek eta EHNE Bizkaiak elikadureari buruzko manifestu bat eta sakeleko telefonorako APP bat aurkeztu dabez. Elikadura osasuntsu batera ailegetako Oinarrizko Eskubideen Kartaren esparruan dekalogoa osotu dabe. Alazne Intxauspe EHNE Bizkaia sindikatuko ordezkariak manifestu honegaz lortu gura dabena azaldu deusku. Erosketak egiten doguzanean jango dogunak guri eta inguruari zelako eragina egingo deutsen jakiteko telefonoetarako APP bat be aurkeztu dabe. Google Playn "Etxalde. Jaten duguna gara" esaldia sartuta APPa deskargetako moduan dago.