Bigarren mundu gerrarako prestetako esperimentua hain zuzen be, Europan zehar topauko zituen herrien antzeko bat hemen bilatu eta bonbardaketea eginda. Uri erdigunea hondatu eben, holantxerik erabagita. Hildakoak milazak izan ziran. Gatxa da kopuru zehatz jakitea, Gernikatik kanpoko jente asko egoalako azokara joanda, Gernika barria Gernika zaharraren hondakinen ganean eregi ebelako eta gorpu asko erreta desegin ziralako.