Bidaideak Bilbo BSR-k astegoien polita dauka aurrean. Euroligako azken fasea jokatuko dau, Frantziako Tolosan. Bilbotarrek Turkian, Italia eta Frantziako taldeak izango ditue aurkari, moltsoan. Helburua domekako finalera heldu eta irabaztea dabe. Baina Asier Garcia kapitanak onartu dau, faborito biak beste moltsoan dagozala. Albacete, besteak beste. Baina sasoi onean eta ilusinoz doazala nabarmendu deusku Bizkaia Lehian saioan. Errugbian, Getxo Arteak maileari eusteko playoffa jokatu beharko dau gizonezkoen Ohorezko mailan. Emakumeetan, barriz, ligea irabazteko playoffa daukie. Domekan, Galizian. Andoni Saitua emakumeen etrenatzaile eta orain arteko presidenteagaz egin dogu berba. Mikel Flabiano izan da laugarren konbidadua. Askartzak ezin izan deutso maileari eutsi. Datorren urtean bigarren mailan izango dira leioaztarrak. Hainbat arinen igotea da Askartzaren helburua.