Bilboko udalak eta RAC Euskadik maiatzaren 6rako eta 7rako kotxe elektriko eta hibridoen Rally Ekologikoa antolatu dabe. RAC Euskadiko Luis Murgiaren ustez rally hau antolatzen hasi ziranetik hona ibilgailu elektrikoen autonomian eboluzino handia igerri dabe. Datorren asteko Rally Ekologikorako, dagoeneko, energia alternatiboa darabilen 14 kotxek emon dabe izena eta parte hartzeko epea ondino zabalik dago. Maiatzaren 6an Bilbo-Gernika-Bilbo zirkuitoa egingo dabe eta maiatzaren 7an bestalde Bilbo-Galdames-Bilbo. RAC Euskadiko Luis Murgiaren arabera auto elektrikoetako gidariek onurak baino ez dabez igerten.