La Salle Bilbao ikastetxeak eratu ditu, PROYDE-PROEGA Gobernuz Kanpoko erakundearen alde. Maiatzaren 7an egingo dira, eta dortsalen truke batzen dan dirua GKE horrek Mozanbiken daukan Hezkuntza proiektu batera bideratuko dabe. Ume, gazte zein helduentzako lasterketak egongo dira, eta korrika egin gura ez dabenentzako 0 dortsalak be bai, 3 eurotan nagusientzako eta euro 2an umeentzat.