Maiatzaren 7an, domekaz, Gure Esku Dago ekimenak bultzatuta herri itaunketak egingo dabez Uribe Kostan, Uribe Butroen, Lea-Artibain eta Durangaldean. Baita Orozkon ta Zeanurin be. Aste osoan zehar Bizkaia Irratiko saio desbardinetan M7ko galdeketak jorratuko doguz. Gaurkoan Lea-Artibaiko GEDko ordezkaria dan Mª Eli Ituartek eskualde hortako 11 herritan adostu daben galderaz, prestaketa lanez eta helburuez egin deusku berba. Era berean Durangaldeko GEDko Joseba Derteanok Abadiñon, Durangon, Elorrion, Zornotzan eta Zaldibarren izango diran galdeketetan parte hartzeko dagozan aukerez azalpenak emon deuskuz.