Asmea jasaten daben pertsonen %50ak ez dau tratamendurik jasoten

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia

Osasun adituen arabera asmadunek urtean birritan medikuarengana joan eta kontrolen bat egin beharko leukie. Asmeak ez dau zertan sintomarik erakutsi eta gaixotasun hau jasaten dabenen %50ak ez dau tratamendurik jarraitzen. Behar bezalako diagnosi bat egiteko onena espezialistarengana joatea dala esan deusku Basurtuko ospitaleko neumologoa dan Iñaki Arriagak. Asmadun ugarik bestalde ezelango kontrol barik ventolin-a hartzen dabe eta hori arriskutsua izan leitekela azaldu deusku Juan del Arco euskal botikarien alkorgoko kideak.

Osorik irakurri