Berba barik, agurrean

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2017ko mai. 4a, 00:00

Jon Magunazelaia Bizkaia Gernikako jokalariak agur egin deutso kirol ibilbideari. 29 urte daukaz. Bizkaia Lehian saioan onartu dau ez dala normala adin horregaz lagatea. Baina familiaren alde egin dau. Dana oso bizkor joan dala esan deusku, eta errugbiak bete egin dauela. Pozik amaitu dau kirol ibilbidea. Gainera, Alcobendasen aurka irabazita (27-7). Berba barik geratu zala aitortu deusku. Emakumeen ligan, Getxok ezin izan dau finalera sailkatu. Galdu egin dau CRAT-en aurka A Coruñan (12-0). Denporaldia ona izan dala nabarmendu dau Andoni Saitua entrenatzaileak. Eskubaloian, Prosetecnisa Zuazok Rocasa kopako txapelduna hartuko dau Lasesarren (Zapatua, 19.15). Ainhoa Azaola jokalariak esan deuskunez, ondo baino hobeto defendidu beharko dabe irabazteko. Gero, kontraerasoan min egin ahal izateko. Azken konbidadua Eider Merino Lointek Teameko txirrindularia izan dogu. Pozik dago Burgosko Itzulia irabazi barri.

Osorik irakurri