Gotzone Sagardui: "Gizarte kohesinorako lanari barik balioei begiratu beharko geunskie"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2017ko mai. 5a, 00:00

Bilboko udaleko zinegotzia barria EAEko gizartearen kohesinoaz doktoretza tesi bat amaitzen dabil. Gotzone Sagarduiren ustetan gizarte kohesinoa bermatzeko lana da aldagairik handiena. Sagarduriren arabera, lan kontuetatik haratago, gizarte kohesinorako pertsonen balioak haintzat hartu beharko litzatekez. Bizkaiko uriburuari buruz be berba egin dogu beragaz. Ekonomiaren hazkundeak Bilboko udalak daukazan lan proiektuak ez dauzela etengo esan dau Gotzone Sagardui zinegotzi barriak. EAJko Gotzone Sagarduik, Mikel Alvarezen lekua hartu dau eta Aburto alkatearen ondoan jardungo dauen zinegotzi barria izango da. Gotzone Sagardui aurrerantzean alkatetza, ekonomia garapen eta gobernu onaren koordinazinoaz arduratuko da. 

Osorik irakurri