Hamabigarrenez egingo da bihar Zeanurin erroten ibilaldia. Antolatzaileek ibilbide bi prestau dabez. Batak 18 kilometro daukaz, besteak 12. Biak dira familian egiteko modukoak. Bidean hiru errota barrutik be bisitau ahal izango dira.
Ibilaldia goizeko 9etan hasiko da baina izena emoteko lehenago joatea komeni da.