Inma Unzueta: "Adimen handiko umeei kurtsoa aurreratu beharko litxakie"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2017ko mai. 8a, 00:00

Adimen handiko umeak dabezan gurasoen alkarteek EJri euren seme-alaben errealidadean sakontzeko eskatu deutse. EAEko biztanleriaren %0,1 baino ez dago adimen handiko pertsona lez identifikauta. Haurren kasuan, adimen handiko umeen %2 baino ez dago identifikauta. Adimen edo gaitasun handiko umeen 100 bat familiak Aupatuz alkartea osotzen dabe. Alkarte honetatik detekzino goiztiarrak garrantzia handia daukala esan deuskue. Muturreko kasuak baino ez dirala ezagutzera emoten salatu dabe eta horrek bestelako graduak dabezanei kalte egiten deutsela. Hezkuntza Saileko Berritzegunetan gai hau gehiago ta sakonago landu beharko litzatekela uste dau Aupatuz alkarteko Inma Unzuetak.

Osorik irakurri