Podemos-ek Kupoaren legearen aldeko botoa emongo dau Kongresuan. Tresna egokitzat joten ditue, baina ez dabe begi onez ikusten negoziazinoetarako erabiltea. Mariano Rajoyren kontrako zentsura mozinoari dagokionez, dagoan ustelkeriaren aurrean derrigor aurkeztu beharrekotzat joten dabe. Frantziako hauteskundeak Emmanuel Macron-ek irabazi izanaz balorazino txarra egiten dabe. Sozialdemokraziaren krisiaren beste erakusle bat ei da.