"La Piel Transparente" izenburuagaz bigarren lana dauka kalean iaztik Barakaldoko kantautoreak. Hamazazpi urte eukazala kaleratu eban bere lehenengo diskoa eta urte askotako lanaren emaitza dogu bigarrena. Bederatzi kantuk osotzen dabe eta Barakaldo Antzokian aurkeztuko dau datorren domekan iluntzeko zazpiretan. Gure estudioetan izan da kantaria