Nasaialdi ederra, azkenean

Gernikak eta Amorebietak nasaialdi ederra hartu dabe, azkenean. Maileari ondo eutsita jokatuko dabe azken jardunaldia. Lander Torrealdai Gernikako erdilariak Atetik saioan esan deuskunez, denporaldia ona izan da. Koldo Obieta amorebietako golegileagaz be egin dogu berba. Orain dala hile bi edo orain, aldea ez dala makala adierazi deusku. Oso pozik dagoz azulak, azken jardunaldira nasai helduta. Maila bat beherago, emozinoa da nagusi. Portugaletek eta Culturalak txapeldun geratzeko zein playoffetik kanpora geratzeko arriskua daukie. Portugaletek bere esku dauka maileari eustea. Nahikoa dau Beasaini irabazita. Aitor Etxebarriazarraga atezainagaz izan gara. Culturalak be irabazi ezkero ez dau arazorik izango. Sodupe izango dabe aurkari. Aitor Bilbao Culturaleko jokalaria itxaropentsu agertu da.

Osorik irakurri