Sasoi-sasoian

Bizkaia Durango sasoi-sasoian dago. Astegoieneko lasterketa biak irabazi ditu Zizurkilen eta Balmasedan. Bata Lorena Llamasentzat izan da eta bestea Mavi Garciarentzat. Taldeka bietan garaile, durangarrak. Agurtzane Elorriaga zuzendariagaz egin dogu berba Bizkaia Lehian saioan. Astegoienean lasterketa barri bat probauko dabe,  Alcobendaskoa. Eta, datorren astean, Durango-Durango eta Emakumeen Birea, etxean. Ilusino handiz dagozala esan deusku Elorriagak. Beisbolean, San Inaziok partidu bata irabazi deutso Tenerifeko Marlinsi. Markel Mendizabal jokalaria aitortu deuskunez, oso pozik dagoz. Orain, aurkari zuzena hartuko dabe, Beisbol Navarra (Domekan, Bilbon). Eskubaloian, Prosetecnisa Zuazok laugarren lekuari eutsi gura deutso sailkapenean. Horretarako, Cleba Leoni irabaztea ezinbestekoa da. Azken hiru jardunaldiak baino ez dira geratzen.

Osorik irakurri