Bilbon 2017-2018 ikasturterako gauez zabalik egongo dan ikasketa gela bat jarriko dabe martxan. Udalak hartu dauen erabagi hau ikasleen ohitureei buruz egindako ikerketa baten emoitzetan oinarratu dabe. San Inazioko auzoan 24 orduz zabalik egongo dan gela hau aurtengo abenduan zabaldu leikie, 2018ko urtarrileko azterketei begira. Oihane Agirregoitia zinegotziaren arabera ikasketa gela berezira sartzeko txartel elektronikoak jarriko dabez. Gauean eta goizaldean zabalik egongo dan gelea martxan jarri orduko ekaineko azterketetarako Bilboko udalak 1.000 ikasleku eskeiniko dauz. Ikasleek leku horreek barrutietako udaltegietan, auzo-etxeetan, Azkuna Zentroko mediatekan, kiroldegietan, eta Miguel de Unamuno institutoan topauko dabez. Udaltegi batzutan ikaslekuak areagotu dabezala esan deusku Oihana Agirregoitiak.