Espectrom Raman izeneko neurgailua artelanen azterlanerako erabilten da, baina Josu Trebozabalak beste erabilera bat topau deutso: tomateak monitorizau eta heldutasun puntua aztertu leiteke. Trebolazabalak berak aguakate orioaz be egin deusku berba. Oliba orioaren antzekoa da eta onura asko dauka. Frijitzeko oriorik onena dala azaldu deusku, tenperatura beroak ondo jasaten ditualako.