Maddalen Iriarte: "EH Bildun etxe erosoagoa egin nahi dogu"

EH Bildu prozesu eraldatzaile baten murgilduta dago. Maddalen Iriarteren berbetan barriztauko daben koalizinoan gardentasun handiagoz jokatu ta erabagiak era demokratikoagoan hartu ahalko dira. Eusko Alkartasunak bizi dauen barruko prozesuari begira errespetua eskatu dau. Bestalde EJaren eta Espainiako gobernuaren artean aldebikotasunik ez dagoala esan dau EH Bilduko ordezkariak geurean. Botere kontuetan erakunde bien arteko orekarik ez dagoala zehaztu dau Maddalen Iriartek. Gaur Gasteizko ganbaran Oroimen eta Bizikidetzarako batzordea lanean hasi da eta EH Bildutik PPri batzordean inpliketako eskatu deutse. Bilduk gaixo larri dagozan presoen gaia lehentasunezkoa dala uste dau.

 

Osorik irakurri