Gazi eta gozo

Atetik saioan gazi eta gozo ibili gara. Culturalak 2. mailara igoteko playoffa jokatuko dau. Aitor Bilbao jokalaria pozik dago, jakina. Orain Ecijaren aurka jokatuko dabe igoteko lehen kanporaketea. Portugalete, barriz, playoffetik kanpora geratu da azken unean. Aitor Etxebarriazarraga atezainak onartu dau kolpe gogorra izan dala. Ondarroako Aurrerak be ezin izan deutso maileari eutsi. Zallagaz batera jatsi da zuzenean. Ander Lakak onartu dau aurrera egin behar dala, eta Bizkaiko mailetara egokitu beharko dabela ondarrutarrek. Amaitzeko Iñigo Orozko Santutxuko aurrelariagaz egin dogu berba. Maileari eusteko itxaropenez dagoz santutxuarrak. Alaves B-k, Vitoriak, Culturalak edo Beasainek gora igotea behar dabe.

Osorik irakurri