Aldundiak Durangon daukan eskualdeko arretarako bulegotik 23.000 lagun pasau dira sei hilean

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2017ko mai. 17a, 14:00

Igazko zemendian zabaldu ebazan ateak eskualdeko arreta bulegoak Durangon. Aldundiaren zerbitzu desbardinak batzen dira bertan. Guztira 150 izapide baino gehiago egin daiteke bertan. Sasoi baten ogasunaren bulegoa egoan leku berean dago, Askatasun etorbideko 12. zenbakian. 

Lau Haizetara saio berezia egin dogu gaur bertatik eta arduradunek azaldu deuskunez, sei hilean 23.000 lagun pasau dira bertatik. Guztira 28.000 izapide egin dira zemenditik gaur egunera bitartean. 

Durangokoaren ostean Busturialdean zabalduko dau Bizkaiko Foru Aldundiak antzeko beste bulego bat. 

Osorik irakurri