Atzo homofobia, lesbofobia, transfobia, bifobia edo interfobiaren kontrako eguna izan zan. Ekainak 28 Koordinakundeak manifestazinoa deitu eban Bilbon ta ehundaka pertsona hurreratu ziran. Barne Ministeritzak emodako datuen arabera Bizkaian 2015ean eraso homofobikoakaitik 14 salaketa jarri ebezan. Bestalde BFAk zabaldutako beste datu bat honakoa da: lesbiana, gay, bisexual edo transexualen %58k bere bizitzan euren sexu orientazinoagaitik inainen bat jasan dabe. Ekainaren 28ko Koordinakundeak LGTBfobiaren kontrako fiskaltza espezifikorik ez dagoala salatu dau. Koordinakunde honetan, Aldarte, EHUko LGTB ligea, Hegoak edota EHGAM taldeak dagoz. Atzo LGTBfobiaren aurkako egunean Bilbon izandako manifestazinoan ehundaka pertsona egon ziran. Koordinakundetik gay, lesbiana, bisexual edo transexualek osotutako bikoteek jasaten dabezan indarkeria kasuak salatu dabez. Txisteak edota irainak be indarkeria mota bat be badirala adierazo dabe. Erlantz Iglesias EHUko LGTB ligako kidea da, Udane Hermosilla Aldarte alkarteko ordezkaria eta biak gaur Goizeko Izarretan saioan euki doguz.